Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta 04_Oklahoma. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 04_Oklahoma. Mostrar todas las entradas

2010/04/01

Apirilak 1, osteguna


Oklahomako Clinton herrian Route 66ko museo nagusia dago. Bertan azaltzen dute nola, noiz eta zergatik sortu zen ibilibidea, jatetxe eta motelen sorrera, kotxeen sorrerarekin karreteren beharra, hobekuntzarekin karretera zabalagoen beharra eta ibilibidearen gainbehera.

Sayre herri inguruan Steinbecken “Grapes of wrath” paisai isolatuak.Herriko Western motel famatua hutsa eta Oklahomako Texola azken herria, hila.
Texas: the nothing. Bapatean desagertu dira motelak, gasolindegiak, jatetxeak, behiak,... ez dago ezer. Haizea eta lur laua inguruan. Animali usaia dago.
McLean: Philips 66 gas station. 1920, Texasko lehena.

Big Texaneko txuletoiari irabazi diot. Osoa jan dut. Baina... patatoi erdia eta entsalada erdia han gelditu dira mahai gainean. “I tried to eat it all”. Ordubeterako nere ahoarentzat lan gehiegi. Oraindik minbera haginak. Gehiago entrenatu beharko dut sagardotegietan.
Hango jendeak esaten zuen: “he is a thin boy, how can he eat so much?”, “Has he ever done something similar before?” Kamareroak hasieran ez zuen uste txuletoia jango zuenik. Tripak 2 kilo gehiago.
Amarillo herrian 10 Cadillac erdi lurperatuta daude zelai erdian. Cadillac Ranch. 1974 urtean lurperatu zituzten. Bertan jendeak pintadak egiten ditu aerosolekin. Noizbehinka konpondu behar izaten dituzte.
New Mexicon ordu aldaketa. Ordua atzeratu behar degu. Mountain time zone.8 orduko diferentzia.
Tucumcarin 1939ko Blue Swallow Motela eta pareko denda TeePee Curios. Kartel asko baina jende gutxi
Santa Fe bidean tenperatura 30 gradutatik 5 gradutara jeitsi da.

Martxoak 31, asteazkena

Goizean St. Louisen ezaugarri den Gateway Arch famatua argazki kameran isladatzen saiatu.(ez da kabitzen eta eguzkia aurrean)

Ondoren, kotxea hartu eta Illinois eta Missouri batzen zituen Chain of Rocks Bridge zubia ikustera. Route 66 hemendik pasatzen zen, baina gaur egun bizikletaz edo oinez bakarrik zeharkatu daiteke Mississipi ibaiaren gainean.

Eureka herrian Route 66 State Parken gelditu, baina apirilak 1ean irekitzen dute.
Carthage herria, etxe victorianoak dituen herri lasaia. Back to the future pelikulako Hill Valley herri idilikoaren eredua. Bertako Delian bazkaldu eta eguzkia pixkat hartuz kapota kendu genion Mustangari bidea jarraitzeko. 30 gradu inguru.

Route 66 Kansasetik pasatzen da, baina 20 mila bakarrik. Bertako Galena herritik pasa. Herri fantasma gelditu da, baina bertan dago Cars filmako Mate pertsonaiean oinarritu zen kamioia “Kan-On-Tex” gasolindegian. Tow Matter izena du.




Konturatu orduko bukatu da Kansas. „I think we’re not in Kansas anymore“.(Dorothy, Wizard of Oz).
Oklahoma nahiko orlegia da eta aldapa eta rebueltak baditu. Catoosa herrian The Blue Whale balea dago. Aspaldian ur parke bat izan zenaren arrasto gisa.
Arcadia herrian Round Barn edo biltegi borobila eta Pop izeneko gasolindegi-taberna futurista bat.
Oklahoma-cityn lo.