Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta 06_New Mexico. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 06_New Mexico. Mostrar todas las entradas

2010/04/02

Apirilak 2, ostirala

Goizean Santa Fe zentrutik buelta bat. Hotza egiten zuen. Gradu bat inguru eta elurra hasi du. Santa Fe: mexikarrak, indioak eta amerikarrez osatutako nahasketa. Alde zaharra eta plaza oso politak. EEBBetako etxe zaharrenak dira. 300 urte inguru.
Gasolina botatzean “thirty dolars” esan eta gasolindegikoak beste bati “oye! Cuanto es zerty? Treinta bucks.”
Eguerdi aldean Albuquerquen bazkaldu degu. (ez da Alburquerque,. r-a jan diote)
New Mexico utzi eta Arizonara sartzean konturatu gara gure gaurko egunak 25 ordu izango zituela berriro. 26 berez, ze atzo despertadoreari ez genion ordua aldatu eta uste baino ordu bete lehenago esnatu gera. Ondo dago ordu hauek oparitzea turismo egiteko.
Arizonan Petrified Forest eta Painted Desert parkeak ikusi ditugu. Asko gustatu zaizkigu koloredun mendiak eta harri bihurtutako zuhaitzak.
Harrigarria da zein zuzen eta laua den hemen bidea. Aurreko egunetan hala iruditu bazitzaigun, Arizonan oraindik lauagoa eta zuzenagoa.
Merkantziako trenak ikusi ditugu bidean. Infinitoak dira. 2 pisutako kontenedoreak daramatzate eta ez zaie ikusten ez hasiera ezta bukaera ere.
Holbrook herrian motel kurioso batekin aurkitu gara. Indio dendak ziren motelaren gelak. Wigwam village. Kotxe klasikoak aurrean aparkatuta eta bazirudien kotxeak dantzan jarriko zirela Cars pelikulan bezala.
Kostatu zaigu JackRabbit aurkitzea. Amaieragabeko ibilibide baten ondoren. Route 66 bideko zati asko itxita-utzita daude eta ezin da kotxez jarraitu.
Flagstaff bidean,

2010/04/01

Apirilak 1, osteguna


Oklahomako Clinton herrian Route 66ko museo nagusia dago. Bertan azaltzen dute nola, noiz eta zergatik sortu zen ibilibidea, jatetxe eta motelen sorrera, kotxeen sorrerarekin karreteren beharra, hobekuntzarekin karretera zabalagoen beharra eta ibilibidearen gainbehera.

Sayre herri inguruan Steinbecken “Grapes of wrath” paisai isolatuak.Herriko Western motel famatua hutsa eta Oklahomako Texola azken herria, hila.
Texas: the nothing. Bapatean desagertu dira motelak, gasolindegiak, jatetxeak, behiak,... ez dago ezer. Haizea eta lur laua inguruan. Animali usaia dago.
McLean: Philips 66 gas station. 1920, Texasko lehena.

Big Texaneko txuletoiari irabazi diot. Osoa jan dut. Baina... patatoi erdia eta entsalada erdia han gelditu dira mahai gainean. “I tried to eat it all”. Ordubeterako nere ahoarentzat lan gehiegi. Oraindik minbera haginak. Gehiago entrenatu beharko dut sagardotegietan.
Hango jendeak esaten zuen: “he is a thin boy, how can he eat so much?”, “Has he ever done something similar before?” Kamareroak hasieran ez zuen uste txuletoia jango zuenik. Tripak 2 kilo gehiago.
Amarillo herrian 10 Cadillac erdi lurperatuta daude zelai erdian. Cadillac Ranch. 1974 urtean lurperatu zituzten. Bertan jendeak pintadak egiten ditu aerosolekin. Noizbehinka konpondu behar izaten dituzte.
New Mexicon ordu aldaketa. Ordua atzeratu behar degu. Mountain time zone.8 orduko diferentzia.
Tucumcarin 1939ko Blue Swallow Motela eta pareko denda TeePee Curios. Kartel asko baina jende gutxi
Santa Fe bidean tenperatura 30 gradutatik 5 gradutara jeitsi da.