Páginas

2010/04/10

Apirilak 10, larunbata


Back to Chicago,
Gaur kilometro asko egin ditugu kotxearekin eta iritsi gara berriro Chicagora. Kotxea "dirty-dirty" entregatu dugu eta milaka Mile egin ditugula konturatu gara.

Orain maleta prestatu behar. Bihar buelta.

2010/04/09

Apirilak 9, ostirala

Gaur goizean tapin eta pun, mendira joan dira tapin eta pun. Rokosetaraaaaaa, elurra ikustera tapin eta pun.


Rocky Mountains Natural Park ez da guztiz irekitzen Maiatzaren 28a arte. Oraindik bideak elurrez daude.


Estes Park izeneko herri "Everwood“a uda denboraldirako prestatzen.
Mendi batek Never Summer Mountain izena du. Kontuz ibili beharra dago elurrarengatik eta erortzen dren harriengatik ere.
Arratsaldean Nebraska bidean Wyoming estatua pasa degu eta Sydney herrian bazkaldu dugu. Berriro ordua aldatu digute. Orain ordu bete gutxiago.

Apirilak 8, osteguna

Goizean Moab (Utah)tik atera eta Rocky Mountainsak zeharkatu. Bidean eski pista eta herriak, Jendea telesilletan, snowboard eta elurretako motoekin.
Bidea ez hain zuzena. A15a zirudien.
Denver (Colorado) “one mile city” deitzen diote. Mila bateko altueran dagoelako. Itxura nahiko europeoa hartu diogu: kotxe txikiagoak eta jendea tabernetan bertako zerbeza edaten. Hala ere, eskale asko downtownen.

16th streetetik ibili eta LoDon (Low Downtown) afaldu. Wynkoop garagardotegian. Bertakoek diote kontuz ibili behar dela garagardoarekin altuera dela eta. Guk bazpare, batekin nahikoa.
Pepsi centeren NBAko partidua: Denver Nuggets-LA Lakers. Giro polita.

2010/04/07

Apirilak 7, asteazkena

Goizean Utah: Pageko Powell lakuaren zati bat ikusi dugu. Itsasontzi pila bat prest udararako. Laku gazia da eta ez du bizirik.
Gero Arizonara berriro Monument Valley Tribal Park. Itxura ezberdineko . Harrigarriak. Navajo indioen herriak eta lurraldea.

Arratsalde partean Utahra berriro: Moab herria. Hemen afaldu eta lo.

2010/04/06

Apirilak 6, asteartea

Las Vegastik Zion Canyon National Parkera (Utah). Eguraldi ona eta toki lasaia ibilibideak egiteko. Grotto eta Canyon overlook trailak (ibilbideak) egin ditugu.
Arratsaldean Bryce Canyon National Park. Hotza (-4ºC) eta elurra, baina paisaia zoragarria. Harrigarria da naturak hartzen dituen forma ezberdinak.

Apirilak 5, astelehena


Las Vegas(Nevada)ko hotel eta kasinoak: Caesar Palace, Belaggio, MGM, Montecarlo, Planet Hollywood, Luxor, Venezia, New York, Paris, Excalibur, Flamingo,…




Apirilak 4, igandea




Goizean Flagstaffetik Sedona bidean Oak Creek parketan geldituz. Sedona giro askoko herria eta inguruan abenturazko kirolak egiteko toki ugari. Laranja kolorezko mendiez inguratuta.
Highway 89A karretera panoramikoa jarraituz, Jerome herri “fantasma”ra, aldapan sortutako herria baina jendez beteta. Eskerrak karretera herri erditik pasatzen den.
Arizonan route 66rekin amaitzeko azken zatia egin Seligman eta Kingman artean. Oroitzapen denda mitiko asko eta Hackberryko gasolindegi tipikoa.
Las Vegasera iritsi aurretik Hoover presatik pasa. Expediente X edo akzio pelikula batean gaudela dirudi:huge.
Las Vegas, argizko itsasoak irensten gaitu: jendea, kotxeak, hotelak, musika, jokua, …. Beldurra ematen duen monstruoa.