Páginas

2010/04/06

Apirilak 4, igandea




Goizean Flagstaffetik Sedona bidean Oak Creek parketan geldituz. Sedona giro askoko herria eta inguruan abenturazko kirolak egiteko toki ugari. Laranja kolorezko mendiez inguratuta.
Highway 89A karretera panoramikoa jarraituz, Jerome herri “fantasma”ra, aldapan sortutako herria baina jendez beteta. Eskerrak karretera herri erditik pasatzen den.
Arizonan route 66rekin amaitzeko azken zatia egin Seligman eta Kingman artean. Oroitzapen denda mitiko asko eta Hackberryko gasolindegi tipikoa.
Las Vegasera iritsi aurretik Hoover presatik pasa. Expediente X edo akzio pelikula batean gaudela dirudi:huge.
Las Vegas, argizko itsasoak irensten gaitu: jendea, kotxeak, hotelak, musika, jokua, …. Beldurra ematen duen monstruoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario