Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta 10_Colorado. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 10_Colorado. Mostrar todas las entradas

2010/04/09

Apirilak 9, ostirala

Gaur goizean tapin eta pun, mendira joan dira tapin eta pun. Rokosetaraaaaaa, elurra ikustera tapin eta pun.


Rocky Mountains Natural Park ez da guztiz irekitzen Maiatzaren 28a arte. Oraindik bideak elurrez daude.


Estes Park izeneko herri "Everwood“a uda denboraldirako prestatzen.
Mendi batek Never Summer Mountain izena du. Kontuz ibili beharra dago elurrarengatik eta erortzen dren harriengatik ere.
Arratsaldean Nebraska bidean Wyoming estatua pasa degu eta Sydney herrian bazkaldu dugu. Berriro ordua aldatu digute. Orain ordu bete gutxiago.

Apirilak 8, osteguna

Goizean Moab (Utah)tik atera eta Rocky Mountainsak zeharkatu. Bidean eski pista eta herriak, Jendea telesilletan, snowboard eta elurretako motoekin.
Bidea ez hain zuzena. A15a zirudien.
Denver (Colorado) “one mile city” deitzen diote. Mila bateko altueran dagoelako. Itxura nahiko europeoa hartu diogu: kotxe txikiagoak eta jendea tabernetan bertako zerbeza edaten. Hala ere, eskale asko downtownen.

16th streetetik ibili eta LoDon (Low Downtown) afaldu. Wynkoop garagardotegian. Bertakoek diote kontuz ibili behar dela garagardoarekin altuera dela eta. Guk bazpare, batekin nahikoa.
Pepsi centeren NBAko partidua: Denver Nuggets-LA Lakers. Giro polita.