Páginas

2010/04/09

Apirilak 8, osteguna

Goizean Moab (Utah)tik atera eta Rocky Mountainsak zeharkatu. Bidean eski pista eta herriak, Jendea telesilletan, snowboard eta elurretako motoekin.
Bidea ez hain zuzena. A15a zirudien.
Denver (Colorado) “one mile city” deitzen diote. Mila bateko altueran dagoelako. Itxura nahiko europeoa hartu diogu: kotxe txikiagoak eta jendea tabernetan bertako zerbeza edaten. Hala ere, eskale asko downtownen.

16th streetetik ibili eta LoDon (Low Downtown) afaldu. Wynkoop garagardotegian. Bertakoek diote kontuz ibili behar dela garagardoarekin altuera dela eta. Guk bazpare, batekin nahikoa.
Pepsi centeren NBAko partidua: Denver Nuggets-LA Lakers. Giro polita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario