Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta 02_Missouri. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 02_Missouri. Mostrar todas las entradas

2010/04/01

Martxoak 31, asteazkena

Goizean St. Louisen ezaugarri den Gateway Arch famatua argazki kameran isladatzen saiatu.(ez da kabitzen eta eguzkia aurrean)

Ondoren, kotxea hartu eta Illinois eta Missouri batzen zituen Chain of Rocks Bridge zubia ikustera. Route 66 hemendik pasatzen zen, baina gaur egun bizikletaz edo oinez bakarrik zeharkatu daiteke Mississipi ibaiaren gainean.

Eureka herrian Route 66 State Parken gelditu, baina apirilak 1ean irekitzen dute.
Carthage herria, etxe victorianoak dituen herri lasaia. Back to the future pelikulako Hill Valley herri idilikoaren eredua. Bertako Delian bazkaldu eta eguzkia pixkat hartuz kapota kendu genion Mustangari bidea jarraitzeko. 30 gradu inguru.

Route 66 Kansasetik pasatzen da, baina 20 mila bakarrik. Bertako Galena herritik pasa. Herri fantasma gelditu da, baina bertan dago Cars filmako Mate pertsonaiean oinarritu zen kamioia “Kan-On-Tex” gasolindegian. Tow Matter izena du.




Konturatu orduko bukatu da Kansas. „I think we’re not in Kansas anymore“.(Dorothy, Wizard of Oz).
Oklahoma nahiko orlegia da eta aldapa eta rebueltak baditu. Catoosa herrian The Blue Whale balea dago. Aspaldian ur parke bat izan zenaren arrasto gisa.
Arcadia herrian Round Barn edo biltegi borobila eta Pop izeneko gasolindegi-taberna futurista bat.
Oklahoma-cityn lo.

2010/03/31

Martxoak 30, asteartea


Route 66 hasiera Chicagon:

Kotxearen bila Hertz konpainiara. Listan geunden, erreserba konfirmatuta baina gure kotxea ez omen zut.en oraindik entregatu. Beste bat eskaini nahi ziguten, baina guk geurea nahi genuen: 30 minutu itxoiteko. Azkenean 3 ordu itxoin eta ez dakigu nondik, baina ekarri ziguten guk eskatutakoa: 19269 mila markatzen ditu.

Route 66 bidea hartu St. Louiserantz (Missouri). Lehenengo geldialdia, Dwight Ambler-Becker Texaco Gas Station. Ibilbidean itxi (1999) zuten azken gasolindegia. Txanpinoi hanburgesa goxo bat jan eta herri ezberdinetatik pasa: Lincoln, Springfield, ... St. Louis iristerako gaua zen. Hotelean gauzak utzi, dutxatu eta The Hillera joan nahi genuen ravioliak afaltzera, baina ordurako ixten.
Scottrade Center estadioan izotz hockey partida eta jende pila bat St. Louis Blues animatzen. Tenperatura Chicagon baino askoz epelagoa.