Páginas

2010/03/31

Martxoak 28, igandea


Downtown eta The Loop
Millennium parkean Frank Gehryk diseinatutako auditorio irekia, Anish Kapooren Cloud Gate (the Bean deitua) ispilua eta Jaume Plensaren argazki-iturriak.
Ondoren, The Loop inguruan ibilibidea hango edifizioak ikusiz eta lepoko mina jarriz. Edifizioak ez dira kamaran kabitzen! Arkitektura aldetik oso aberatsak: Santa Fe Center, Fine Arts Building, Auditorium Building, Monadnock, Federal Center, Board of Trade, Rookery, Marquette, Libraryak, Picasso eta Miroren eskulturak, Sears Tower ... ez dakigu zein aukeratu!
Bazkaltzeko Panda Express Jackson St.en . Art Institute of Chicago ondoan dago. Jende asko biolinekin. Kontzertua egongo ote da?
Denda eta hotelak ere inguruan: Macy’s ere barrutik oso polita. Theater district ere zona honetan dago: Oriental eta Chicago teatroak.
The Loopen ezaugarrienetako bat trenaren bidea igota dagoela da eta kotxeak azpitik pasatzen direla. Eta bideak buelta bat ematen du, horregatik deitzen da horrela.
Arratsaldean buelta Magnificient Milera erosketak egitera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario