Páginas

2010/03/31

Martxoak 29, astelehena


Lou Mitchellera gosaltzera: route 66ko lokal tipikoa. pancake eta gozo denda berezia. Erdibana pancake siropearekin eta arraultzak hirugiarrarekin. Ea postrerik nahi genuen galdetu zigun andreak. Tokirik ez tripan.
Sears towerera (Chicagoko torrerik altuenera, eta urte askotan munduko altuena izan dena) igo nahi genuen baina 10% view zegoenez, The Loop hartzea erabaki genuen Old Towneko etxeak ikustera. Esperientzia polita izan zen metro berezi honetan montatzea. Astor Streeteko aberatsen etxeak Notting Hilleko antzekoak.
Eguraldiak hobetu zuen: river cruise ibaiaren inguruko etxeak ikusteko (lepoa okertuz) eta Michigan lakura irteera Chicagoko skylinea miresteko (eta ia pulmonia hartzeko). Barkutik irten ginenean -4ºC egiten zituen! Korrika (literalki) joan ginen berriro Sears Towerrera. Orain bai, orain bistak garbiak ziren eta eguzkia sartzen ikusi genuen kristaleko zolu transparentea zuten 103. pisuko kuboetatik. Bihotz taupadak a tope.
Afaltzera Giordano’s famous stuffed pizza. 45 minutu tardatzen duen pizza pastel antzeko bat. Gurea espinaka, mozzarela eta tomatea oso goxoa. Hoteleko onena egunero ematen zizkiguen txokolate cookieak.


Bye-bye Chicago.



No hay comentarios:

Publicar un comentario