Páginas

2010/03/31

Martxoak 27, larunbata


North Side: Magnificient Mile edo Michigan Avenue. John Hancock Center 100 pisuko torrera igo ginen (Big John deitzen diote). Ondoan Water Tower Place eta Pumping Station. Parean Fourth Presbyterian Church. Sopak berezitasun zituen SoupBoxen bazkaldu genuen eta oso ondo sartzen zen egiten zuen hotzarekin. Kapritxosoa da Chicagoko haizea. Edozein aldetatik jotzen du eta hezurretaraino sartzen da. Arratsaldean Navy Pier ikustera. Dendaz eta jatetxez osatutako kaia. Bertan Bubba Gumpen afaldu ganba eta linguini goxoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario