Páginas

2010/04/01

Big Texanen

Texasen gaude Amarillo izeneko herri batean. Mikel 72 ontzako (2 kilo) solomilloa jaten saiatzen ari da. Ordu beten egin behar du eta jaten badu, patata eta entsaladarekin, ez du ordaindu behar. Beste neska amerikar bat du parean (Donna uste det dela) eta leihaketa antzeko bat egiten ari dira. NIk 8 ontzako solomilloa goxoa jan det (nahikoa neretzat, argentinar erara egina). Texas: ez dago ezer. Lur laua eta lur laua, ez tabernarik, ez gasolindegirik,... denak bere todoterreno eta bakero txapelarekin. Gaur haizea dago eta kaleetan hautsa altxatzen da. Pelikula bat dirudi. 33 minutu gelditzen dira. Mikelek erdia baino gehiago jan du. Baina bisitariek ez diete uzten jaten, konbertsazioa ematen, argazkiak ateratzen,...
Animo Mikel!

No hay comentarios:

Publicar un comentario